martes, 15 de marzo de 2011

KOLLAGE

A) IRUDIA KOLOREZTATU
1.        Aukeratu irudia, gorde eta Gimp-ekin ireki, nahi duzun izenaz gorde.
2.       Pertsonaren atzean geratzen dena ezabatu.
●    Hagatxo magikoaz aukeratu eta ezabatu (garden geratu behar da). Zuria geratze bada, beste geruza garden batean kopiatu irudia eta atzekoa ezabatu berriro.
●    Googlerekin bilatzeko, Irudien bilaketa aurreratuan:
              -Tamaina: Handia
3.       Bikoiztu geruza hori.
4.       Grisen eskalan jartzeko: Koloreak/Desasetu.
5.        Zuri-beltzean jartzeko: Koloreak/Muga
●    Erdiko triangelua mugitu efektua gustatu arte.
●    Beharbada garbitu beharko duzue alde zuria edo beltza pintzelarekin.
6.       Geruza berrian hondoa aukeratu (Kolorearen arabera hautatzeko tresna) eta kolore ezberdinekin probatu ondoren nahi duzun koloreaz margotu (pintzela edo tintontzia).
●    Ez-aukeratu hondoa: Aukeratu/Ezer ez.
7.       Errepikatu 5. puntuan egindakoa, irudiaren kolore zuria eta beltzarekin. Horrela, argazkia 3 kolorez izango duzue.
Oharra: aurretik erabilitako kolorea, edo beste irudi batetik gustuko kolorea aukeratzeko, Kolorea hautatzailea tresna (tanta-kontagailua) erabili.

B) KOLLAGEA EGIN
1.        Bikoiztu itzazue koloreztatutako irudia 5 aldiz, eta 5. eta 6. puntuak errepikatu, kolore ezberdinetako 6 irudi izateko
2.       Ireki ezazue beste irudi bat.
●    Fitxategi/Berria:

1.        Txantiloia: A4 (edo 6 irudiak sartzeko tamainakoa)
2.       Aukera aurreratuak/Bete honekin: Gardentasuna.

3.       Aurreko irudian egindako 6 geruzak kopiatu eta itsatsi irudi berri honetan modu egituratuan.
                               
                               LEHEN
            
                                 ORAIN
         

No hay comentarios:

Publicar un comentario